ie200713a

 

Wikipedia

Page history last edited by Anonymous 2 yrs ago

atzera

GARAPEN PSIKOMOTOREA

 

GARAPEN PSIKOMOTOREAREN KONTZEPTUA

__Kontzeptua. Garapen psikomotorea__

 

Garapen psikomotorea psikomotrizitatean oinarritzen da.

Psikomotrizitatea, heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen duen, errazten duuen eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.

Psikomotrozitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte.

Jarudera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu.

Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputza komunikatzeko baliabie gisa erabiltzen du. Gorputzeko betebehar neuromotrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.

Bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna baldintzatzen dute. Hori dela eta, inguruarekiko harremana, parte hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira heziketa antolaketa honetan.

Hezitzailearen eginkizuna hauxe da: haurraren izaera desberdin, helburu pedagogikoen aurrean ezarri; saiakera, esperimentazioa, proba, tanteoa eta bizipenaren bidez aurreratzeko aukera anitzak izan ditzan. Mugimendu aske eta ez zuzenduaz, bizipen eta barneraketaz, haurraren ahalmenak garatzen saiatuko dira (baita adimena ere).

 

__Inplikazioa pedagogikoak__

haur Hezkuntzan oinarrizko kontzeptuak funtsezko osagaiak dira. ezagupenaren eraikuntza zutabe horien gainean bermatu behar da. Ondorioz mugimendua eta motrizitateko saioetan landu beharko da.

Saio hauetako jarduerei esker, espazio eta denboraren eremuan haurrei ondorengo kontzeptuak eskuratzen lagun ditzakegu:

 

 

Gaitasun motoreak

 

Haur hezkuntzan gaitasuna esaten dugunean trebetasun motorea zein fisikoa lantzeko baliagarriak diren gaitasunak etortzen zaizkigu gogora.

 

Eduki pertzeptibo-motoreak tratatzen ditugunean, ondoko gaitasunak lantzen ari gara:

 

-Trebetasun motorea garatzeko gaitasunak: Koordinazioa (dinamiko orokorra eta ataletakoa), oreka, gorputz eskema eta espazio-denborako egituraketak. (hauek haur hezkuntzan lantzen dira)

-Trebetasun fisikoa garatzeko gaitasunak: indarra, malgutasuna, abiadura eta erresistentzia. (hauek bigarren hezkuntzan lantzen dira, hori dela eta ez ditugu hemen garatuko)

 

Gaitasun motoreak ohiturazko eta oinarrizko trebetasun eta abilezien bitartez garatuko dira, hauek direlarik: lasterketak eta ibilketak, bestelako lekualdaketak, jauziak, birak, orekak…

 

Trebetasun motorea garatzeko gaitasunak aztertuko ditugu:

 

Koordinazioa:

 

Koordinazioa, mugimendu bat burutzerakoan giharrek modu eraginkorrez elkarren artean adosteko eta osatzeko duten gaitasuna da.

 

Bi koordinazio mota aztertu ohi dira:

 

-Atalkako koordinazioa: ikusmen eremua eta mugikortasun zehatzaren arteko lotura adierazten du: manipulazioak, jaurtiketak, harrerak…

-Koordinazio dinamiko orokorra: egitura nagusiko mugimenduak, bertan gihar multzo askok parte hartzen dute: lekualdatzeak, jauziak, birak…

 

Oreka:

 

Oreka gorputza jarrera batean mantentzeko gaitasuna da. Bi oreka mota bereizten dira:

 

-Estatikoa: geldirik gaudenean, egoera egonkorra, lekualdaketarik gabe, grabitate-gune sostengu oinarri parean kokatua dugu. Zutik, adibidez.

-Dinamikoa: mugimenduan, desplazamenduan, grabitate-gunea lekuz aldatzen da. Lasterketan, adibidez.

 

Gorputz eskema:

 

Jarrera mantendu, erori gabe mugitu, objektuak maneiatu ahal izateko adar eskeletikoek burututako egokitzapena da. (Giharretako tentsio-laxatze txandaketa). Jaio berriek gihar tentsio erreflexuak dituzte.

 

Gorputz eskema borondatezko mugimenduekin garatzen denez, eskolan estimulatu behar dugu: lauzangokako desplazamenduak, geldiketak, gorputza egoeraz aldatu mugimendua egokitzera behartuz, oreka mantendu…

Gorputz eskema gaizki eratuz gero, kanpoko mundua eta pertsonen arteko harremana kaltetzen da.

 

Espazio-denborako egituraketak:

 

Espazio eta denboraren arteko harremana oso estua da.

 

Mugimenduaren analisian denbora eta espazioa parametroak bereiztezinak dira, erabat elkarlotutako aldagaiak ditugu.

 

Keinu guztiak eta desplazamendu guztiak espazioan egiten dira, baina aldi berean denboran ere. Edozein jarduera motore nahitaez eta ezin banatutako eran espazio/denborari dagokie; honela denboraren nozioa, hasiera batean, umearentzat nozio motore eta keinuzkoa da: keinu baten, desplazamendu baten edo uzkurdura baten iraupena.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.